2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

BARRIA 2014

                                                           
                        BARRIA 2014 

    Urtarrilan hogeita zazpitik hogeita hamaikara, bost egun, Barriara joan nintzen klaseko lagunekin eta irakasleek.

 Ondo pasatzeko, birziklatzeko, Ingelesa praktikatzeko, irteerak egiteko eta aktibitate gehiago egiteko joan ginen.

 Egun batean, mendira joan ginen, baina elurra zegoen, beraz gehiago kostatzen zen mendiko puntara ailegatzea, baina dibertigarriagoa zen ere, elurrarekin jolasten genuelako. Azkenean irteera oso dibertigarri bat izan zen, baina guztiz bustita bueltatu genuen. 

 Beste egun batean argazkiak atera behar genuen, paper batean zeuden instrukzio batzuekin, adibidez, paisajera. Bukatu genuenean, argazkiak ikusi genuen guztion artean.

 Beste egun batean film bat egin genuen. Nire taldea basoan egin zuen filma, eta oso ondo atera zen, Gavin monitorea oso ona zelako filmak egiten. Amaitu genuenean ikusi genuen film guztiak ere.

 Liburu txiki bat egin genuen Barriako momentu hoberekin ere, klaseko firmekin eta aurkitu genuen objektu batzuekin. 

 Elektrizitateari buruzko hitzaldi bat eman zuten, baina hoberena zen kamioiak eta kotxeak eguzkiarekin mugitzea. Landareen hitzaldi bat eman zuten, amaieran landare bat plantatu genuen, gero etxera eraman genuen zaintzeko.